XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

artean amaitu ez bada erreklamazioa ezetsitzat jotzeko epea, ezingo da dagokion jurisdikzioan eskari bera bideratu.

2. Erreklamazioa aurkeztuz gero, akzio judizialez baliatzeko epearen zenbaketa geldirik geratuko da.

Epe hori berriro kontatzen hasiko da ebazpena berariaz jakinarazten denetik edo, epea amaitu dela eta, erreklamazioa ezetsitzat jotzen denetik aurrera.

II. kapitulua. Auzibide zibiletara jo aurretiko erreklamazioa

122. artikulua. Hasiera

1. Erreklamazioa dagokion herri-administrazioan eskumena duen organoari zuzenduko zaio.

2. Estatuko administrazio orokorrean, erreklamazioaren gaiaren arabera eskumena duen saileko ministroari aurkeztuko zaio.

Lege honetan idazkiak eta eskabideak aurkezteko zehazten diren tokietarik edozeinetan aurkez daitezke erreklamaziook.

123. artikulua. Instrukzioa